"Olentzero"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Casas 2012ko abe. 23a, 01:00

Abendualdiaren lehen eguna: prestaketa espirituala egiteko garaia...

... Jesukristo gure jaunaren jaiotza ospatzeko; eta XXI. mendean, kasu askotan, Olentzeroren etorrera iragartzen duena, eta kito! 

Gaueko bederatziak dira. Txikiak ohean daude. Maite eta Josetxo jangelako mahaiaren bueltan elkartu dira. Gertu daude. Ordenagailua, piztuta. Excel taula, zabalik. Kalkulagailua, on. Merkataritza-gune handietako liburuxkak, gertu, nahiko zimurtuta eta txikiek gura dutena markatuta; logistika, prest.

Aurrera, diote, pozik. Beste urte batez, Olentzerori aholkatzeko unea iritsi da; izan ere, gero eta enkargu gehiago ditu, eta gure ikazkin gaixoa ez da guztietara iristen.

Eszena hori euskal etxe askotan gertatzen da; besterik agian ez, baina solidario hutsak gara umeei zoriontasuna banatzen dienarekin.

Aurrera, dio Josetxok. Aitaita-amamen etxean zer eskatu behar dute bilobendako? Monster High batzuk eta Lego bat. Ederto, horiek Olentzerok Eroskin eta Toys'R'us-en ditu merkeago. Eginda. Hurrengoa. Eta zure ahizpa arraroaren etxean? Oraindik ez daki. Betiko moduan... gero, azken unean ibili beharko dugu. Eta zure anaia miragarriarenean? PSP bat eta bizikleta bat. Zoragarri! Horiek El Corte Inglesen eta Forumen ditu Olentzerok. Gasteizera joan beharra dago.

Josetxo, gogorarazten du Maitek, eta hemen zer eskatu dute txikiek? Liburuxketan markatuta daukazu. Ados. Bada, ze Olentzero egin erabaki beharko dugu; bestela, leher eginda eta sosik gabe amaitu behar du-eta.

Segundo bat!, berriro erasora Maitek. Eta guretako zer eskatu behar diogu? Kuleroak, eta kito! Ikazkinaren baserriko behia ez dago-eta esne gehiagorik emateko. Horrela moldatzen dira familiako 300 euro gutxiago gastatu behar ditugun dioten aurreikuspenetara. Eguberri on!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak