Flexio edo sentadilla bezalako ariketak, makinen beharrik ez dutenez, kalean praktikatzeko aproposak dira. Halere, bertatik zintzilikatzeko habe eta antzeko egiturekin baliatuz, dominatuak eta bestelako ariketa anitzagoak burutu daitezke.
Honelako azpiegitura zen zaleek Udalari eskatzen ziotena, skatepark berria dagoen zelaian. Baina skatepark zaharraren egoera kaxkarra kontuan hartuta, honek behar duen zaharberritzea kalisteniako egiturak gehitzeko aukera egokia iruditzen zait.
Kiroldegien eta gimnasioen erabilpen murrizketak noiz arte mantendu beharko ditugun ez jakiteaz aparte, badakigu gune irekietan kutsatze arriskua txikiagoa dela. Horregatik, aire zabalean kirola egiteko baliabideen eskariari erantzuna emateko garaia dela uste dut.