Ez zaigu gustatzen gobernuak askatasun indibidualak murriztea, baina honaino iritsi izanaren erantzukizunik ez dugu aitortuko; zerbait berandu egin bada, politikarien errua, noski! Otsail amaieran, Nazioarteko Osasun Erakundeak distantziak mantentzea eta eskuak garbitzea gomendatzen zuenean, ez zigun Sanchezek etxeetara xaboia bidali eta!
Luzerako krisia daukagu. Klimarena, aldiz, ez da hainbesterako. Jada gobernuek eta udalek larrialdiaren aitorpenak hitzartu dituzte eta. Ama lurra gaixotu dugu, baina nor geratuko da aste bukaeran etxean, hura zaintzeko, kotxea hartu eta edonora joateko debeku barik? Nork egingo dio uko hegazkinez bidaiatzeari? Debekatu arte, inork ez.
Hori bai, halako eskubideak galtzera iristen bagara, errua politikariena izango da berriz.