Entzun gaitzatela

Aintzane Oiarbidek aurreko asteko GOIENAn idatzi zuena irakurrita, badirudi erasora datorrela bere arte onenekin; intoxikazioarekin eta desinformazioarekin, alegia. Kakaztu dezagun giroa bozka batzuen truke; hortxe bere lema.

Bere zutabean ez du aipatzen Eusko Jaurlaritzaren babes osoarekin etorri dela Bergarara Valogreenen proiektua; hala adierazi zuen telebistan Arantza Tapia sailburuak berak. Ez du aipatzen ezta, Bergaran bizi den EAJko kide moduan, zein jarrera duen errauskailuaren inguruan. Jaurlaritzako bere alderdikideek bezala babesten al du proiektua? Ingurumenean eta osasunean kalteak ekar ditzakeela jakinda ere? Planta hori Larramendin jartzen badute lanpostu asko Bergaratik joan daitezkeela ere badakigu. Zer dio horren aurrean? Nik, esaterako, ez dut nahi horrelako plantarik Bergaran. Berak? Ez dakigu.

Bergarako Udalak bere lanak egin ditu, argi laga du errauskailua Larramendin ezartzeko baldintzak ez direla betetzen. Eusko Jaurlaritza da orain hitz egin behar duena. Zer egingo du aurkeztu diren alegazioen aurrean? Proiektua bertan behera lagako du? Edo, ingurumeneko eta Bergarako hirigintza araudiei salto eginez, aurrera egiten saiatuko da?

Bergararrok ez dugu behar giroa gaiztotuko duen piromanorik. Informazio ona eta eztabaida serioa da nahi duguna. Eta entzun gaitzatela. Utz dezatela alderdikeria eta bergararroi entzun gaitzatela Eusko Jaurlaritzako eta EAJko buruek

----------

Ibon Leibar Belastegi

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak