Eztala futbol zelaiaren eraldaketa esanguratsuenetako bat 2016an suertatu zen, futbol eskolaren sorrerarekin. Honekin batera, 300 pertsonaren joan-etorriak pairatu behar izan ditugun aste bukaerak izan ditugu; hasieran, propio geneuzkan bi aldagelekin –pilaketak eginez, biltegian arropa aldaketak eginez…–. 2017an, pitzadurak hasi ziren; ardura handia izan genuen garaia izan zen, betiere, zer edo zer gerta zitekeelakoan. Itxura ere ematen ez genuen ardura ere bagenuen; zer esango ote zuten kanpotik etortzen zirenek? Hala ere, dena irteteko konpromisoarekin, geneuzkan baliabide guztiak –juntakide, guraso, gazte eta ume– dantzan jartzen genituen, eta nik uste dut egoera guztiak gainditu genituela.
Horren lekuko, horra hor gaur egun dauzkagun aldagelak.
Horregatik, eskerrak eman nahi dizuet:
-Pazientziaz egoera hau ulertu eta onartu duten erabiltzaile guztiei; ume, gazte, guraso, bertako eta kanpoko erabiltzaile guzti-guztiei.
-Eskerrak aldagela berri hauek lortzeko bertan lanean fisikoki murgildu zareten langileei eta profesionalei.
-Parte hartu duten erakunde guztiei.
-Eta, nola ez, ordaindu ezin den eta jardunean momentu oro AKEren ametsak aurrera jarrai dezan lanean dabiltzan pertsonei, honen guztiaren arrazoia zaretelako.