Udal Gobernuaren arabera hau da Agorrosiñen dagon arazua. Agorrosiñen bakarrik ala Bergarako kirol zerbitzuko arazo orokor bat da defizita? Bixak batera doiatz edo bakoitza bere aldetik, gastu eta ingresuetaz ari garenian? Eta Agorrosiñek dana pagau egin bihar dau? Abonu eta ikastaroetan %20ko igoerak ekarriko dabe defizitaren jaitsiera, Udal Gobernuak esaten dabenez. Di-da batian. Seguru baietz. Seguru baietz abonatuen kopurua murriztuko dala. Ziztu bizixan, gaiñera. Eta seguru be horrek ingresuen kriston jaitsiera ekarriko dabela. Eta defizita gora, txaflero baten antzera.
Honen harira lagun batek esana: "Publikua dan zerbitzu bat defizitarixua da ekonomikoki, baiña sozialki onuraduna da". Onura sozialak asko die Agorrosiñen: eskola orduetan igeriketa ikastaruak emoten die, behar berezixak dauken kolektibuak be hor dare, baitta eskola eta herriko klubak…
Mesedez, gelditu %20ko igoera hau eta tasa bidezkuaguak topau herrittarrondako. Laga simulaziñuak alde batera, eta datu errealak mahai gañian ipinitta segi lanian herriko kirol kudeaketa hobia lortzeko, bestela Kirola kalera leloari dimensiño berri bat emongo jatzue: danok kalera jun biharko gara kirola egittera.
----------
Iban Biaga
(A-20 Ez herri plataformaren izenean)
Bergara