"Txikizioak"

Erabiltzailearen aurpegia Ima Beristain 2011ko ira. 10a, 02:00

Antzuolako Udalak kezkaz hartzen ditu azken hilabeteotan Olaran etxean izan diren hainbat txikizio.

Bertako buzoi eta tinbreak guztiz txikiturik agertu ziren.

Badakigu entretenimendu hutsarengatik apurtuak izan direla.

Txikiziook bertako langileen jarduna oztopatu eta herriari galera ekonomikoa eragin beste ezer ez dute egiten, are gehiago zailduz herriaren egoera ekonomikoa.

Honela, ba, txikizio hauek eragin dituztenei, egin dutenaz hausnartu eta beraien ekintzen ondorioen gaineko ardura hartuz, egindako kalteak konpon ditzaten eskatzen diegu, beraien eta herri guztiaren onerako.

Herri atsegina da gurea eta honelako gertaerek giroa gaiztotu eta kalteak eragin besterik ez dute egiten. Azkenak izan daitezen nahi genuke.

-----------------------------

Inma Beristain
(Antzuolako Udalaren izenean)
Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak