"Edukiontzia, lehertuta"

Erabiltzailearen aurpegia

Azken hilabetean Antzuolako Udalak bi alditan konpondu behar izan du pilotaleku ondoan kokatuta dagoen etxeko-olioaren edukiontzia.

Hainbat ikerketa egin ondoren, jakin dugu bi alditan lehertu dutela olio-ontzia jasotzen duen erretilua. Horren ondorioz hainbat egunetan makina izorratuta eta zerbitzua eman gabe egon da. Udalak, arazoa ahalik eta azkarren konpondu eta herritarrentzat eragozpenik egon ez zedin beharrezkoak diren gestioak egin dituela.

Oraindik susmorik ez daukagun arren, gai honen gainean gaudela jakinarazi nahi diegu herritarrei. Lasai egon daitezen eskatu nahi diegu, zerbitzua ez dela etengo.

Bestalde, horrelako ekintzen arduradunei, hartutako arriskuaren eta herritarrei sortutako eragozpenen inguruan hausnar dezatela eskatzen diegu. Jolas bat dirudien ekintzak askotan ondorio larriak ekar ditzake.

Inma Beristain
(Antzuolako alkatea)
Antzuola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.