Botoa EH Bilduri!

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Artola 2015ko mai. 23a, 00:00

Beharrezkoa da bukaera ematea EAJren, UPNren, PPren eta PSE-PSNren ustelkeriari, zerbitzu publikoen pribatizazioari eta administrazio publikoko lan prekarietateari.

Langabezian dauden herritarrak defendatzeko, euskara, ingurumena, osasun eta hezkuntza publikoa defendatzeko, beharrezkoa da martxan dauden pribatizazio prozesuak geldiaraztea eta dagoeneko pribatizatuta dauden zerbitzuen erreskate publikoa egitea. 

Oinarrizko neurri hauei bankaren eta ekonomiako sektore estrategikoen publifikazioa gehitu behar zaizkie langile klaseak baliabide hauek guztiak gehiengoaren onurarako demokratikoki planifikatzeko.

Langileok gure indarretan bakarrik izan behar dugu konfiantza Euskal Herriaren eskubide demokratikoak lortzeko eta gizartearen eraldaketa soziala eskuratzeko. 

Horregatik, gure ustez, beharrezkoa da ezker abertzaleak alde batera uztea EAJri luzatutako eskua. 

Gehiengo sozialaren babesa lortzeko modu bakarra kapitalismoari aurre egingo dion programa da, EAJk sekula defendatuko ez duena. 

Kapitalismoaren markoan eta euskal burgesiarekin akordiora iritsita, ez da posible Euskal Herriaren eskubide demokratikoak lortzea, autodeterminazio eskubidea barne. 

EAJk beti traizionatu du eta traizionatuko du Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borroka, bere helburu bakarra euskal kapitalista eta aberatsak defendatzea baita, eta bere benetako aliatuak PP eta estatu espainiarreko bankari eta enpresari handiak baitira. 

Euskal Herrian eta Europa osoan demokrazia deitutako hitz eder horren atzean kapital handiaren diktadura dago, bankuen eta multinazionalen agintea, EAJk, UPNk, PPk eta PSE-PSNko agintari sozialdemokratek defendatzen duten berbera. Horregatik, autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka gizartearen eraldaketa sozialistari lotuta dago, ezin dira bereizi. Botoa EH Bilduri! Sozialismoaren defentsa instituzioetara!

----------

Ibon Artola

('Euskal Herria Sozialista' aldizkariaren izenean)

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak