Oñatiko Caritas-ek, esker onez

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Barruso 2020ko uztailaren 19a

Lerro hauen bitartez, Oñatiko Caritas-eko kideok, berriz ere, premia egoeran Oñatiko herriak erakutsi duen eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu.

Pandemia izan dela-eta martxan jarri dugun kanpainaren erantzuna eredugarria izan da: 40.000 euro baino gehiago batu ditugu. Doakizuela gure esker ona Fagor Industrial, Ulma Fundazioa, Matz Erreka, Cartonajes Arregi, La Caixa eta era anonimoan mezetan zein beste biderik erabilita zuen ekarpena egin duzuen guztioi. Jasotako guztia beharrean aurkitzen direnenekin ditugun proiektuetan inbertitzeko gure konpromisoa duzue.

----------

Iratxe Barruso

Oñatiko Caritas-eko boluntarioen izenean

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak