Keinuzko ganorak?

Erabiltzailearen aurpegia Itxaro Artola 2013ko abe. 18a, 09:43

Zapatuan 'Ganorazko keinuak' egiteko aukera izan genuen Arrasaten.

Plaza bete iradokizun bizimodu sostengarri baten aldeko jarrera aktiboa har dezagun. Ekimena txalogarria iruditu zait. Izenak, ordea, eman dit zer pentsatua. Ez ote den kontraesankorra helburuekiko. Moralista bezain toleranteegia. Batetik, "ganoraz" jokatzeko dioskulako. Eta buru erretxin honek esaten dit jendearen hautua moralkeria merkez juzgatzea dela hori. Eraldaketarako gogo kontzientea pizteko kaltegarria. Bestetik, "keinuak" egiteko. Asmoa edo borondatea izan daitekeena. Bai. Baina baita itxurazko imintzio hutsa ere.

Eta kolpetik datorkidan galdera da azoka hauek ez ote ditugun horrelaxe barneratuko; sozialki polit jarduteko hitzordu puntual gisa; etxeratu orduko globalizazioaren altzo goxoan kulunkatzen jarraitzeko pilula lasaigarri gisa. Horrela, nekez helduko ginateke Arrasate bizi, solidario eta sanoago batera. Benetan nahi nuke oker egon. Belaunaldi berrietan aurrekook hartu ez ditugun ohitura batzuk ernetzen joateko hazi izatea herenegungoa bezalakoak. Baina, uf…Durango eta Gabonetako esperpentoen artean dena lanbrotuta ikusten dut. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak