"Behera Sanpitilin"

Erabiltzailearen aurpegia Itxaro Artola 2013ko uzt. 16a, 02:00

Iruñeko sanferminak, horiek bai festak.

Urteak ez naizela joan, baina eginahalak eta bi egingo ditut 2014koetan egoteko. Plana azalduko dizuet eta animatuz gero, idatzi Goienara.

Txupinazoarekin hasiko dugu festa. Gertuen daukagun idiskoa obatu eta katxi bat kalimotxo irentsaraziko diogu. Goitik behera biluztuko dugu gero. Bo, goitik behera ez, lazo polit bat egingo diogu zakilean pañuelico-arekin. Eta gerrikoa lepoan lotu, ihes egiteko tentazioa izango balu ere. Jaia lehertu ostean, kalez kale eroango dugu lau hankatan. Gose bagara, haren Pamplonako txorizotik jango dugu ase arte. Pixagura badugu, burutik behera egingo diogu. Erresistentzia jartzen badu, botila batekin otzanduko dugu atzeko ahotik. Majo gozatu eta gero, Navarreriako iturrira lotuko dugu, nornahik adarka dezan. Lagun batek esan dit hori eraso sexuala dela. Ezetz erantzun diot.

Egunkari batean irakurri dudanez, "eme-harrapaketa" ohitura bihurtu dela txupinazoan; agintarien onespena ere baduela, aurten garbi ikusi denez; eta tuntun hutsak izango ginela honenbestez, parrandara bildutako arren kitzikapenaz olgatuko ez bagina gu ere; nire plana uneko euforiak eragindako beste jolas soil bat izango zelako duda gabe; eta ea zer duen horrek txarretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak