"2013, 2014, 2015… 1984?"

Erabiltzailearen aurpegia Itxaro Artola 2013ko eka. 19a, 02:00

Amets bat izan dut bart. Sistema totalitario batean bizi ginela.

Bibote urriko gizontxo batek maneiaturiko ordenagailu baten menera. Geure kabuz pentsatu eta jarduteko ahalmenik gabe, Orwellen 1984 eleberrian antzera. 

Amets bat izan da, bai, baina, pentsatzen jarriz gero, ez dago urrutiegi kapitalismoaren Anaia Nagusiek eta lekaioek opa diguten bizimodutik. Krisi finantzario delakoak aitzakia perfektua eman die hamarkadatako borroka sozialen lorpenak deuseztatzen hasteko. Denetariko eskubideak kendu edo mugatzeko. Errepresio politiko eta soziala gogortzeko. Inozoa da goikoek egoera hobetuko dutela itxoitea. Konponbideak behetik irten behar du, irtengo bada. Herritarron antolaketatik, kontraboteretik, autogestiotik… Boteredunei status quo-a betikotzea komeni baitzaie beti ala beti.

Eta, zer esanik ez, kontrol soziala areagotzeko eta etekina ateratzeko bidea errazten badie. Apokaliptikoa naizela? Paranoikoa? Demagogikoa? Nahi duzuena. Baina antzeko krisi baten magalean jaio eta elikatu zen nazismoa ere. Eta nik behintzat ez dut ondo lo egiten bibote urriko gizontxo batek politikara bueltatzeko mehatxu egin duenetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak