"Irtenbiderantz, seguru?"

Erabiltzailearen aurpegia

Benetan poztu nau Mondragoneko bazkideek Fagor Etxetresna Elektrikoei atakatik irteten...

... laguntzeko hartu duten erabakiak. Badirudi, bultzada horri esker, hondoa jotzeko zorian zegoen itsasontziak nabigatzen jarraitu ahalko duela oraingoz. Bejondeiela, euren trainerua galbidean sumaturik, beldurrak jota ikusten ditugun ehunka arraunlari horiei! Ea aurrera egiteko ilusioa berreskuratzen duten. Guztiaren beharrean daude egon ere.

Duela gutxi onartu duten bidai orriaren arabera, are sakonago murgilduko baitira kapitalismoaren ur nahasietan, Korporazioak sorturiko Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Funtsaren babesarekin. Eta, zerumugan krisiaren ekaitza baretzera doala pentsatzeko argi printzarik ikusten ez denez, lemari trebeak beharko dituzte izan, laguntza puntualetatik haratago, barkuaren gila suntsitu nahiko dieten marrazoz jositako itsaso gaizto horretan  iparra ez galtzeko. Ontzia bere jatorritik atzerakorik gabe urruntzera eraman ditzaketen maniobrak zentzuz eta neurriz egiten asmatzeko.

Kanpo produkzioaren nagusitzea, aliantzekiko dependentzia, lan baldintzen prekaritatea, deskapitalizatze finantzario zein humanoa… Uf, lagunok, eutsi gogor eta zorte on!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.