"Printzesak, hautsi ditzagun kateak!"

Erabiltzailearen aurpegia Itxaro Artola 2013ko ots. 14a, 01:00

Gazteak ginela, lagun batzuek baldintza bat zeukaten koadrilan...

... nahitaez bete beharrekoa, Inauterietarako: Guapak joatea. Sorgin mozorrotuta ere, makillajea, errimela eta ezpainetako gorria emanda irtengo ziren, printzesen dantzaldi baterako nola.

Errezeloa daukat gauzak apenas aldatu direla. Emakumeoi kosta egiten zaigula, oro har, emetasunaren harresietatik irten Inauterietan ere. Eta bada pena. Arauak hausteko lizentzia txiki bat direlako jai hauek. Bizitza arrunta kateatzen diguten estereotipo, jokamolde eta genero roletatik ihes egiteko okasio askatzailea. Eta emakumeontzat, festa giroan nahi bezala ibiltzeko oraindik oztopo ugari ditugunontzat, terapia hutsa izan daiteke ordu batzuz arrarena egitea. Gizontasunaren jarrerak eta portaerak parodiatzea. Sistema patriarkalak aitortzen dien posizio hegemonikoan sentitzea. Biharko eguna daukagu frogatzeko. Animo, neskak! Hautsi kateak, bete hankartea eta izan gaitezen festako printzeak!

Emakume izateagatik ukatzen zaizkigun ahalmenez jabetu ahalko gara gutxitan bezala eta izugarri ondo pasatuko dugu. Hori bai, kontuz aparatuaren neurriarekin. Oso deserosoa da ibiltzeko, eurek jartzen dituzten tititzarrak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak