Baina bihotzak laugarren bati eskaintzeko eskatzen dit.
Hemen doaz, bada, hiru labur-zurrean eta laugarrena, tartea bete artean.
Bat, Zuztarrak Errotuz taldeak egindako Begira!! Arrasate erakusketa. Hutsuneak hutsune, bejondeizuela! Eta, nafarrek dioten bezala, eutsi bizkor!
Bi, Gabonetan edukiontzien inguruan sortu ditugun hondakindegiak. Askori entzuten zaio zaborrari buruzko debateak nazkatuta daukala. Nire ustez, premiazkoa da. (Jarraituko du).
Hiru, festa guzti-guztien bueltan, kalean nahiz etxean, areagotzen diren eraso matxistak. Kastrazioa aldarrikatzeko gogoa ematen du.
Eta lau, omenaldi txiki bat, bizitza aldatu zidanari. Nire lehentasunen epizentroa zilborretik haratago mugitu zuen lurrikarari. Zailtasunei aurre egiteko indarra ematen didan coach-ari. Erretzeari uzteko konbentzitu nauen mirarigileari.Lozorroan neukan umea esnarazi zuen jostailuari. Bizitza beste baten alde emateko prest egotea zer den sentiarazi zidan lehenengoari. Abertzale-euskaltzale-ekologista- feminista-ezkertiar izateko dudan motibazio nagusiari. Etzi zazpi urte beteko dituen Lukeni.