... jesukristoren morboa piztu dute. Arrasateko txikiteoan ere entzun dira komentario likitsak. Gazteak dira, asko europar ilehoriak, footing egiten dute... Orain arteko serora adinduekin zerikusirik ez alafede.
Ni ordea beste asunto bategatik berotu naute. "Karitatetik" bizi dira, mundu zabalean hainbat komentu duten arren. Eta bergarar batzuk "arduratuta" omen daude jatekorik ere ez dutelakoan. Lizuna. Intereconomian leitu dudanez, beste ordena bateko "disidenteek" sortu dute moja horiena, boterea eskuratzeko barne borroken ondorioz. Eta gurera iritsi dira Munillaren bedeinkazioarekin. Okupatu duten komentua hustu zenean adierazi zuen gotzainak beste konpainia bat ekartzeko asmoa. Eta are gehiago: askotan ez dela "ulertzen" kontenplazio-seroren funtzioa, baina "bizi ditugun gauza on asko eurei esker direla, ezkutuan, Jaungoikoari errezatzen eta sakrifikatzen egindako lanari esker".
Sinesmen oro errespetatzen dut eta jendartearentzat fin diharduten erlijiosoak badirela onar dezaket. Baina abitua baino larru sendoagoa duten bizkarroiei, zopakorik ere ez. Potrojorran egoteko jo dezatela Munillaren atean.