Funtzio estetikoaz gainera, barrenak ireki, haizatu eta arnasberritzeko ere balio dezakeela. Hartzailearentzat, sortzailearentzat beste. Azkenaldian plazaratzen ari diren hainbat lan aukeran datozkigula iruditzen zait. Herri bezala ilusioz eta adorez aurrera egiteko garbiketa emozional baten premia ere badaukagulako, urrats politikoez aparte. Martutene, Twist, Gaur zortzi eta Atzerri nobelak, Su txikian antzezlana, Herrira Noa ikuskizun kolektiboa, Barrura begiratzeko leihoak eta Dragoi ehiztaria filmak... Zein bere ikuspegitik, baina gutaz eta gugandik hitz egiten duten obrak dira denak. Gure historia garaikidea kontatzeari ekin diogu, ahots propioz eta anitzez behingoan. Bertso eta kantagintzatik haratago, literatura, antzerkia eta zinema ere horretara jarri ditugu, 60ko hamarkada loriatsutik ez bezala. Akaso kasualitatez egin dute bat denboran. Baina nik bidea arintzen lagunduko diguten bizigarritzat dastatu gura ditut. Gustu baduzue, goza itzazue eta atera zukgua zuek ere. Bidea gogorra izango baita oraindik. Helmuga urruti baitaukagu eta haizea kontrara, hegotik nahiz iparretik..