"Amamak mutu, bilobak gor-mutu?"

Erabiltzailearen aurpegia Itxaro Artola 2012ko ira. 20a, 02:00

Pasa den astean gertatua, Arrasate ustez progre honetan.

Monterron atzeko zumarditik nindoan korrika egiten. Hogei urte inguruko neska-mutil bikote bat ikusten nuen urrunera aulki batean eserita. Beno, neskari gorputz-erdi ikusten nion bakarrik, laguna gainean zeukalako mukiak jan guran. Neskak ez zeukan jolasteko gogorik, ordea, mutila gainetik kentzen saiatzen zen eta. Hurbiltzen ari nintzela “¡Venga, nena, venga!” esaten zion mutilak, limuri bezain temati, eta neskak, ezetz eta ezetz, kasik bultzaka. “¡Vete a la mierda!” jaurti eta Facundo pipiten zezenarena baino mutur luzeagoarekin jaiki zen tipoa.

Antzeko eszena pare baten lekuko izan nintzen abuztuan. Intentsitate baxuko, akaso, baina ez horratik garrantzi gutxiko matxismo adierazpen ukaezinak. Zenbat ez ote diren gertatuko.

Egun berean leitzen nuen asteleheneko honetan, ikerketa baten arabera, egungo neska asko jendarte berdintzaile batean bizi direlakoan daudela. Uste omen dute behinolako amamak bizi zirela zapalduta baina, euren amek egoera aldarazteko borrokatu ostean, ekitatezko baldintzatan bizi direla eurak. Ez dakit barrez ala negarrez lehertu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak