... martitzenean Amaia Antzokira Laburbira ikustera joan eta, DVDarekin izandako arazo teknikoak tarteko, emanaldiaz gozatu barik geratu zineten guztioi.
Kostata bada ere, lortu genuen proiekzio osoa egitea, baina zuetako asko joanak zineten ordurako, ulergarria denez. Ez daukagu, zoritxarrez, aurtengo film bilduma errepikatzeko aukerarik eta datorren urtera arte itxoin beharko dugu euskarazko film laburren zirkuitua geureratzeko atzera. Beraz, aurtengo edizioko eragozpenak ahaztuta hurrengoan berriro elkar ikusiko dugulako ustean, agur bero bat.
---------------------------------
Itxaro Artola
Arrasate