Orain bi agintaldi, hiru igogailu bakarrik zeuden eta inolako egitasmorik ez zegoen berririk eraikitzeko. Horrela, ba, injustizia historiko hori bukatzeko, 2015etik hona, Erguinen, Makatzenan eta Santa Teresan bederatzi igogailu publikoz osatutako sistemak abian jarri dira. Nabarmena da igogailuek, batez ere, adinduei, emakumeei eta umeei onura egiten dietela, eta, horretxegatik, arduraz ikusten da Udal Gobernuak legealdirako aurkeztu duen plan estrategikoan ez duela Gorostizarako igogailu sistema aurreikusi eta Jose Luis Iñarrak behar dituenak bigarren maila batean jarri dituela.
Udal Gobernuak erakutsi du, hitz politez haratago, ez daukala auzoetako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko borondaterik. Baina badago aukera 2015eko Mugikortasun Planaren berrikuspen prozesuan parte hartu eta denon artean Gobernuaren borondate falta horri buelta emateko, auzo altuen ongizatea berriro udal plangintzaren erdigunean jarriaz.