Ikusi besterik ez dago Grupo San Juan eta Munar auzoetan etengabe aparkaleku bila zebilen trafikoa nola desagertu den, bizitzeko askoz auzune atseginagoak bihurtuz. Aspaldiko partez, San Andresko eta Aldaiko auzotarrek ere beraien atarietatik gertu aparkatu dezakete eta alde zaharrak bizitzeko erakargarritasuna irabazi du, etxera bueltan non aparkatu erraz aurkitzen baitu bertan bizitzera animatu denak. TAOren arrakasta ere bada; ume, adindu eta berauen zaintzaileentzat espazioak birkonkistatzerakoan desagertu diren aparkalekuak apenas igarri direla faltan, egoiliarren aparkatzeko gune libreak nonahi baitaude. Horrela, ba, onura hauek guztiak ikusita, Erguin auzuneko kale gehienek TAOren aldeko apustua egin dute, badakitelako TAOrekin auzoak balioa irabaziko duela; jasangarriagoa, lagunkoiagoa eta inklusiboagoa bihurtuz.