Dekadentzia joera honi buelta emateko asmoz, aurreko legealdian hausnarketa kolektibo bat abian jarri zen, hainbat urbanizazio aukera bizilagunekin partekatuz. Prozesuan argi ikusi zen bizilagunen ardura nagusia zela berrurbanizazio batek ekarriko lukeen aparkaleku galeraren alternatiba zein izango litzatekeen. Ardura horri erantzute aldera, ideia lehiaketa bat burutu zen, Monteazpi-Kondekuako kanpan bizilagunentzako soilik izango zen lur azpiko aparkaleku bat nola txertatu asmatzeko, bertan egiten diren ekitaldiekin bateragarria izango litzatekeena. Baina udalbatzan sumatu ziren zalantzak medio, ezin izan zen egitasmo horrekin aurrera jo.
Horrela, alternatiba bat bilatze aldera, TAOren aldeko apustuarekin abiatu zen. TAOren helburu nagusia baita oinezko, bizikleta, nagusi, ume eta herritar ororentzat espazio publikoa irabaztea, Kontzezinon, Garibai etorbidean edo Maalako biribilgunean egiten ari garen moduan.