Ekobulebarra zertarako?

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Arrupe 2021ko api. 17a, 00:00

Inguru seguruago, osasuntsuago, atseginago eta abegikorragoa lortzeko. Oinezkoentzako espazioak irabazteko. Arrasatearrok osatzen dugun komunitatea indartzeko. Hirigintzan genero ikuspegia txertatzeko. Irisgarritasuna hobetzeko.

Umeen aske ibiltzeko guneak handitu eta gehitzeko. Herrigunean ere naturaz gozatzeko aukerak hobetzeko. Kaleetako zarata murrizteko. Kutsadura gutxitzeko. Nagusiek atsedenleku gehiago izateko. Zuhaitz gehiago landatzeko. Bidegorria modu seguruan eremu hiritarrean txertatzeko. Istripuak ekiditeko. Hau da, arrasatearron bizi kalitatea hobetzeko.

Eta hau guztia 2003-2007 legealdian Ignazio Lakunza alkateak eta Agustin Ugarte Hirigintzako batzordeburuak izan zuten izugarrizko ausardia politikoari eta etorkizunerako ikuspegi ezin hobeagoari esker ari da errealitate bihurtzen. Ekobulebarraren oinarria beraiek ezarri baitzuten Garibai etorbidea ibilgailu partikularren pasabide izateari utzi ziotenean. Balentria hari esker, dagoeneko Maalako biribilgunearen inguruan hasi gara arestian aipatutako hobekuntza guztiak badatozela sumatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak