Baina, negu honetan, elurraz disfrutatzera joateko toki paregabea ere badela ohartu gara, eta hori festa! Gazte eta nagusi, tropelean jo dugu tontorrera. Eta hau guztiau, gehienok ez ohartu arren, Arrasateko abeltzainek sorturiko Larragain Elkarteari zor diogu. Beraiek ekin zioten orain sei urte Kurtzetxikiko larreak berreskuratzeko lan gogorrari, galzorian aurkitzen baitziren; sail osoa goldatu, belarra erein eta mimo handiz ongarrituz; urtero-urtero, neke gabe, aspertu gabe.
Eta hona hemen arrasatear guztion gozamenerako uzta. Zorionak eta eskerrik asko!