Arrasatear guztion urteetako esfortzuari esker Udalak banketxeekin daukan zorra hutsa izanik, non edo han lortuko ditu herritargo zabal baten babesa daukaten proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko beharrezko baliabideak; esan bezala, kikildu gabe.
Bai jadanik martxan daudenak bukatzeko –Kulturola, Musika Etxea, Erguingo igogailu sistema– eta baita aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan, auzo altuetarako irisgarritasunean eta mugikortasun jasangarriaren bultzadan iraultza bat ekarriko duten funtsezko bi proiektu komunitario nagusiak bukatzeko –Ekobulebarra eta Santa Teresako igogailu sistema–.
Arrasatearrok sarritan demostratu dugu garai zailei aurre egiteko daukagun gaitasuna, eta, zalantzarik ez, oraingoan ere egingo dugula. Aurrera, ba. Aurrera bolie!