Horren erakusgarri, klima aldaketa edo gure bailara honetatik hain gertu dagoen zabortegiaren kolapsoa. Beraz, inork ez ukatu arren arazoaren larritasuna, honen aurkako neurriak hartzeko ahalegina egiten den bakoitzean, komunikabideak gogotsu agertzen dira kutsatzea dohainik izan behar dela aldarrikatzen dutenen bozgorailu. Bai hondakin industrialen gaineko ekotasaren, tasa turistikoaren, hegaldien gaineko tasaren, erabilera bakarreko plastikozko botilen gaineko tasaren edo autobideak erabiltzearen gaineko ordainsariaren aurkako portada eta lerroburu ikusgarriak azaleratzen dituztelarik.
Azken finean, ezin ukatu ere inork ez duela zuzenean amildegira garamatzan bizimolderik aldatu nahi.