Historia

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Arrupe 2018ko uzt. 15a, 00:00

Europako gobernuak arduratuta dabiltza Europarantz Afrikatik eta Asiatik datozen pertsonen migrazio fluxuengatik.

Italiak, adibidez, ez omen du etorkin gehiagorik onartuko. Hala ere, nik ezin dut sinistu ez dutenik gizadiaren historia ezagutzen. Gizakiaren historian zehar, izugarrizko fluxu migratzaileak gertatu dira; Afrikatik Europara, Asiatik Europara edo Europatik Ameriketara.

Erromatarrak galiarrekin eta zeltekin aurkitu ziren Europa mendebaldean, germaniarrak Europa iparraldetik hegoalderantz etortzean erromatarrekin, edo turkomanoak ekialde urrunetik Europarantz etortzean, bizantziarrekin. Zer esanik ez, milioika europar Ameriketarantz joan zenean, bertako zibilizazioekin topo egitean gertatutakoarekin.

Baina migrazio hauen ondorioz gertatutako mestizajean kultura, hizkuntza eta herri berriak sortu ziren, aurreko gizaldietan hainbatetan gertatu bezala. Hori guztia historia da, eta historia geldiezina da, agintariren bat itsutu eta burugogor jarri arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak