Politikari profesional berria

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Arrupe 2017ko aza. 11a, 00:00

Arrasaten politikari profesional berria daukagu: Bildukoa.

Nork esango zuen, oposizioa egiteko denbora faltagatik, ogibidea alde batera utzi eta Udaletik liberazioa eskatu behar zuela Bilduren Udal Taldeko bozeramaileak. Politikariek kasta bat osatzen dutela sutsuki aldarrikatzen den garai honetan, batzuek, legea aintzat hartuta, ahal bezain pronto kasta horretara batu nahi izan dute. Eta herritarrek, harriduraz, onartu egin behar euren zergen kontura bizi nahi duen beste politikari bat mantendu beharra. Inolako ardura eta betebeharrik gabekoa, gainera.

Orain arte, besteongandik, edozein hauteskunde kanpainatan eros daitezkeen eslogan desgastatuak errepikatzera mugatu da: Udal Gobernuak programarik ez daukala, bere modeloa zorpetzean oinarritzen dela, porlanean duela obsesioa, promes lausoen betetze lanbrotsutik harago ez duela ezer burutu edo argazki asko baina mami gutxi.

Ea, ba, egunero, inolako ardurarik gabeko jardunaldia izanik, gai den liberatu berria besteoi exijitzen digun mailara heltzeko. Arrasateren onerako, nik, behintzat, hala espero dut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak