Kalea herritarrentzat?

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Arrupe 2017ko eka. 30a, 00:00

Ziur nago hau irakurriko duen Arrasateko zinegotzi orok, inolako zalantzarik gabe, baietz erantzungo duela.

Denok nahi ditugu nagusi, gazte eta umeentzat gune seguru eta atsegin gehiago. Baina koska agertzen da; helburu hori lortzeko proposamenak aurkezten direnean. 

Orduan agerian geratzen da ahoz esaten denarekin ez dela bat etortzen gure borondatea. Kontua oso sinplea da. Nagusien, gazteen eta umeen erabilerarako azalera gehiago bideratu ahal izateko, autoek aparkatzeko eta zirkulatzeko erabili ohi duten eremua murriztu egin behar da. 

Adibidez: Zarugalde kalearen oinezkotzea. Udal ordezkarion partetik, oinezko bihurtzeko borondatea agertu eta bertan aparkatzen duten kotxeei alternatiba bat eskaintzeko asmotan, lurpeko aparkaleku berri bat proposatu eta ez dela beharrezkoa esatean, argi geratzen da oinezkoen aldeko jarrera postureo hutsa dela. Ez da inolaz ere bideragarria Zarugalde oinezko bihurtzea, bertan aparkatzen duten autoentzako konponbide seriorik planteatu gabe. 

Hala esatea hipokresia besterik ez da, eta horrelako jarrerekin, normala da politikariek inolako sinesgarritasunik ez izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak