Gora Arrasate! Biba Mondraue!

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Arrupe 2017ko urt. 27a, 09:00

Arrasate da gure herria eta Arrasaten bizi gara. Mondrautarrak gara eta harro gaude.

Hala, azken bi urteotan, GOIENAn, euskaldunok bihotz-bihotzetik maite ditugun zenbait elementu goratzeko aukera izan dut: San Juan, errekak, zuhaitzak, gure gazteluak eta eraikinak, mendiak eta baita Baskonia ere. Baina ez dezala inork pentsatu niri bururatutako elementuak izan direnik aurrez goratutakoak, guztiak agertzen baitira Arrasateko armarrian.

Erdi-erdian, gaztelu ederra mendi tontorraren gainean, alboetan zuhaitz bana eta erreka azpian. Tartean, berriz, herensugea, gure kondaira eta sinesmenen ezaugarri. Eta, azkenik, gaztelua inguratuz, Nafarroako Erreinuaren armarrian agertzen diren kate berberak.

Arrasateko herriak, bere armarriaren bitartez, Baskoniaren parte dela harro aldarrikatu dezake. Donibane Garaziko armarrian ez bezala, gurean ez da San Juanik agertzen. Haatik, herensugeen eta piztien aurkako mondrautarron zaindariaren irudi ederra badaukagu Arrasaten eta zein  harro ateratzen dugun kalera San Juan bezperan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak