Gora, Baskonia!

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Arrupe 2016ko aza. 5a, 00:00

Euskarazko bertsioaren telebistaratzea hasita zegoela deskubritu nuen Baskoniako Historia Bat programa, eta, horrelako aurkikuntza egin ondoren, egun gutxitan, Interneten, galdutako atal guztiak irentsi nituen arrapaladan. Oraindik txundituta nago. Liluratuta. Haluzinatuta. Flipatuta.

BBCk burututako erreportaje bat dela badirudi ere, geure telebistak, EITBk, egindakoa da. Programan azaleratutako ikerketen emaitzek gure historiari eman dioten buelta, zentzua eta argia, sinesgaitzak dira. Historian zehar gertatutako gorabehera guztien gainetik, euskaldunok baskoiak garela ondorioztatu daiteke. 

Ez barduloak eta ezta karistiarrak ere, baskoiak baizik. Pirinioetako mendilerroaren erdialdetik gatozen baskoiak. Eta egiaztapen honek, behin betiko, Zazpiak bat lema guztiz borobiltzen du. Arabar, gipuzkoar, bizkaitar, nafar, lapurtar edo zuberotarrak izatearen gainetik, denok euskaldun! Denok baskoi! Zorionak, EITB!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak