Gora gure gazteluak!

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Arrupe 2016ko api. 24a, 00:00

Arrasaten, aspaldi, gaztelu bat egon zen Santa Barbarako muinean. Bertan diraute oraindik ere bere aztarnak. Gazteluak, arerioaren aurrean defentsa eta botere ikur izanik, Gaztelako erregeari ez zion grazia handirik egiten eta lapur-zulo bilakatu zen aitzakiaz, eraistea agindu zuen.

Iñaki Sagredo historialariaren liburutik hartutako irudia.

Handik mende batzuetara ordea, arrasatearrek, euren burujabetzaren sinbolo gisa, udaletxe berria eraikitzea erabaki zuten. Eta ez ziren txikikerietan ibili, ez! Hor daukagu; zahar, sendo eta eder arrasatearrok gure bizitza antolatzeko daukagun boterearen seinale.

Beranduago, herritarron zerbitzurako gaztelu berriak eraiki genituen: Zaldibarko frontoia, ikastetxeak, Musakolako polikiroldegia, Iturbide egoitza, Etxaluze... betiere finantziazioa ahal zen tokian bilatuz eta kikildu gabe. Hala ere, bateren batek, gure arbasoen jokamolde horiek ez ditu konpartituko; Zorpetu egiten zirela, adreilua zela beraien modeloa, eta abar argudiatuz.

Haatik, XXI. mende hasiera honetan, kultura, hizkuntza, gazte eta helduen aisialdi eta gure herri sentimendua defendatze aldera, gaztelu pare berria eraikitzekotan gera mondrautarrok: Kulturola, kulturaren fabrika. Gure aurrekoek erakutsi ziguten bidetik eta kikildu gabe, lortuko dugu gaztelu hau ere eraikitzea, bai horixe!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak