Gora, San Juan!

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Arrupe 2015ko uzt. 13a, 08:10

Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Arrasaten ere, ekainaren 24ko bezperan hasita San Juan jaiak ospatzen ditugu.

Kristautasunak, orain dela ia bi mila urte, askoz ere aitzinagotik zetorren udako solstizioaren ospakizunarekin bat egin eta egun horretan San Juan Bataiatzailearen omenezko jaia ezarri zuen.

Tradizio horretatik sortuta, izaera profanoa eta erlijiosoa duten jaiak ospatzen ditugu gurean ere. 

Tradizio horretan txertatzen da gaur egun jende askori ulergaitz egiten zaion erritu bat ere: udal ordezkariek udaletxetik elizarako bidea oinez egitea, San Juan Bataiatzailearen irudia elizara eraman eta San Juan egunean, irudia bueltan udaletxera ekarri beharra aitzakiatzat hartuta.

Eta askok soilik erritu erlijiosoa ikusten duten tokian, nik erritu profano esanguratsua ere badagoela esango nuke. Herriko ordezkariok publikoan agertzeko erakustoki nabarmenena bihurtzen baita, udaletxetik Elizara bitartean lau aldiz egiten dugun paseotxoa.

Egoerarik sentikorrena ere esatera ausartuko nintzateke. 

Bertan ezagut gaitzaketelako herritarrek, gure aurpegiak ikusi, gure jarrerak aztertu edota gurekiko dituzten sentipenak adierazi. 

Eta hori guztia, San Juani esker. Beraz… gora, San Juan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak