Urtarrilaren 30eko grebaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Ignacio Arriola 2020ko otsailaren 7a

Geure buruari eta gizarteari bere osotasunean jartzen dizkiogun erronkak, helburuak, oso goresgarriak izan daitezke, baina helburua lortzea bezain garrantzitsua izango da horretarako erabiltzen dugun bidea.

Besteekiko –autonomo, enpresa eta komertzio txiki edo ertain– erabilitako gogorkeria, indarkeria, hertsadura, izua, beldurra eta horrelako jokamoldeak gure gizartean gaindituak eta ahaztuak genituela uste genuen.

Jokaera hauek gizarte bezala lortu nahi ditugun helburuak eta gizartea bera hondatzen dituzte, eta, azkenean, elkarbizitzak nozitzen du hau.

Pasa den urtarrilaren 30ean, hori gertatu zen. Piketeek eragile ahulenganako gogorkeria eta izua erabili zituzten. Hau ez dago ondo. Ez da bidezkoa.

Gure helburuak eta elkarbizitza defendatu nahi baditugu, ezin da errepikatu.

Autonomo, enpresa eta komertzio horiek ezin izan zuten aukeratu egin nahi zuten hori, erabakitzeko eskubidea askatasunez gauzatu, eta hori ez dago ondo. Gure elkartasuna horiei guztiei.

----------

Ignacio Arriola

Bergarako EAJko UBBren izenean

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak