Mendebaldeak ez du erabakia gustuko eta erreferenduma ez dela legezkoa dio.
Legezkoa 1954an Sobiet Batasuneko presidente Nikita Khrushchevek Krimea Ukrainan integratzeko hartutako erabakia izan zen. Orduan inork ez zien krimearrei galdetu, baina legearen babespean hartu zen erabakia.
Orain, erreferenduma ez omen da legezkoa, baina, albisteen arabera, erabakia herritarrek demokratikoki eta gehiengo handiz hartutakoa izan da. Zerk behar luke indar gehiago, herritarrei bizkar emanda egindako legeak ala herritarren erabaki demokratikoa legeen babesik ez izan arren? Erantzuna? Geopolitikak.