... aldez aurretiko negoziazioei ekin diela.
Hitz gutxiko ohar baten bidez jakin dugu FEk ezin diela aurre egin dituen zorrei, eta hartzekodunekin kitak, epe luzapenak eta, oro har, ordainketak eta baldintzak negoziatu nahi dituela. Beharrezkoa izango da, baina ez nahikoa.
Globalizazioaren arrimuan zapatilak eta kamisetak egiten hasi ziren herrialdeak etxetresnak egiteko gauza dira gaur. Gipuzkoako erakunde ikurrak pasatuak dira egoera honetatik. Esaterako, Irizar eta Erreala. Fagorrek bide beretik abiatu beharko du, krisiaren sakonenean balio kooperatiboen baliagarritasuna frogatuz.