Soldatak eta eroste ahalmena etengabe behera ari dira eta egoera berri honek beherantz bultzatzen segituko du.
INEk 2011ko soldata egitura argitaratu berri du. Datu kezkagarriak azaltzen dira. EAEko batez besteko urteko soldata Estatuko altuena da oraindik ere, baina %0,8 jaitsi da 2010arekiko. Auskalo zenbat jaitsi den ordutik hona.
Adinkako banaketari erreparatu nahi izan diot eta Estatuko agregatuak bakarrik aurkitu ditut. 50-59 urte bitartekoek 30-34 urtekoek baino %34 gehiago irabazten dute. Gizonen kasuan aldea nabarmenagoa da: %38. Zer ote dator!