"Tortura eta tratu txarrak"

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Arregi 2013ko mai. 13a, 02:00

CPTk, torturaren prebentziorako europar batzordeak...

... astindu ederra eman die espainiar estatuari, polizia indarrei eta epaitegiei. Batzuei atxilotuak torturatzeagatik eta besteei denuntziak behar bezala ez ikertzeagatik. Estatuak ohi duen bezala, gaitzetsi egin ditu txostenaren emaitzak, gomendioak gutxietsi, eta poliziaren eraginkortasunean eragingo luketela argudiatu du. Hor geratuko da txostena. Hedabideetan ere ez dugu gaiaz askorik irakurri. Ez da komeni.

Txostenak aztertutako hamaika tortura kasuetatik hamar sinesgarritzat jo ditu, bortxaketa bat barne. Norbanakoaren eskubideak eta duintasuna bermatzen ez duen estatuak ez du demokratiko izenlaguna merezi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak