... atez ateko bilketa sistema. Bai zero zabor filosofia.
Beti birziklatu dut, eta nire ustez berdin birzikla dezaket atez ateko bilketa sistemarekin edota bosgarren edukiontziarekin. Eta egiten dut. Atez atekoa ezarri behar omen zaigu. Proposamen bat egiten dut: herritar bakoitzak administrazioarekin borondatezko hitzarmen bat izenpe dezala, birziklatzeko jarrera onartuaz, administrazioari egiaztatzeko baimena emanaz, eta zaborra bost edukiontzietan banatzeko konpromisoa hartuaz. Izenpetzen ez duenari aplikatu atez atekoa edo nahi dena. Atxikimendu gehiago lortuko lituzke zero zabor filosofiak.