"Diru-kontu publikoak"

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Arregi 2011ko ira. 13a, 02:00

Arrisku primak gora eta gora, badirudi estatuen kaudimenean herritarrek zuten konfiantza galdu egin dela.

Finantzari eta espekulatzaileek erantzungo didazu. Baina uste al duzu konfiantza izateko arrazoi gehiago dituela  langabezian dagoen helduak edota lehenengo lanari heldu ezin dion gazteak?

Bateon batek asmatu du: aberatsei zerga berezi bat jarri eta 2.500 milioi jasoko ditugu. Baina hau ez da Gizarte Segurantzako prestazioen %2 baino eta…

Bada, azpiegituretan inbertsioak murriztuko ditugu eta  horrela diru gehiago izango dugu prestazio sozialetan gastatzeko. A! Baina langabe tasak ere gora egingo du, eta…

Ez dakit onik aterako garen zurrunbilo honetatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak