Maiatzaren 15eko mugimenduaren Benetako demokrazia orain! agiritik hartu dut pasartea.
Gipuzkoako herritarrek erraz jotzen dugu eztabaida politikora eta hainbat erabakiren inguruko polarizazioa agerikoa izan ohi da.
Demokraziaren kalitatea ere zalantzan jarri ohi dugu maiz. Benetan uste badugu demokrazian sakondu beharra dugula, ordua da hainbat gairen inguruan –biolentziaren amaiera, AHT, zaborrak batzeko sistema, Pasaiako portua, Donostiako metroa…– gipuzkoarren iritzia jasotzeko erreferendum bidez.
Korapiloak askatzeko modu egokiena izan daiteke.