Inazio Arregi: "Boto uholdea"

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Arregi 2011ko mar. 25a, 01:00

Bunkerrak hitz egin du. Sortu ez da hauteskundeetan egongo Konstituzionalak ez badu bidegabekeria hau zuzentzen.

Kontsiderazio juridikoetan barik iritzi eta aurreiritzietan oinarritu den epaia irakurtzen ez dut denborarik alferrik galduko.

Ondorio bakar bat atera dut: inoiz baino garrantzitsuagoa dela maiatzaren 22an nork bere bozka ematea: ez abstentziorik, ez boto baliogaberik.

Nork bere ikuskeratik gertuen ikusten duen aukera politikoaren alde eginaz, herri honen argazki soziologikoa eramango dugu instituzioetara, eta ezker abertzalekoek ziurtatuko dute aukeratutako bideak ez duela atzera bueltarik.

Bunkerraren aurkako bide eraginkorrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak