Itxaropenerako denbora

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Arregi 2011ko urtarrilaren 20a

Iritsi da komunikatua. Hitz egin dutenek, intelektual mediatikoek eta politikariek, "gehiago" espero omen zuten.

Batzuek eta besteek euren pulpitutik edota botere muinotik hitz egin dute herritarren bake egarriari jaramon handirik egin gabe.

Ez zaie askorik inporta azken inkesten arabera herritarren %85 politikarekiko eszeptiko edo ezkor azaltzea. Agian politikariek ez dute konfiantzarik ematen, herritarren arazoak konpondu ordez euren sasi-burutapenetan  bizi direlako.

Orain dute euren lana errebindikatzeko aukera bikaina. Saia bitez erretorika  eta diskurtsoak albora utzi eta arazoari irtenbidea aurkitzen. Euren eginkizuna da. Gurea, hori exijitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak