PISA offline geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Igor Arizmendiarrieta

Euskadik azken PISA txostenetan lortutako emaitza apalek kezka sortu dute. 

Arrazoiak askotarikoak diren arren, teknologiaren erabilerak ere zerikusia izan dezakeela uste dut. Ikasleek gero eta denbora gehiago ematen dute pantailen aurrean, eta horrek kontzentrazioan, irakurketan eta ikasteko ohituretan eragina izan dezake.

Ikasleak berehalakotasunera ohitu dira. Informazioa klik bakarrean lortzen dute, eta horrek zaildu egiten du testu luzeak irakurtzeko edo arazo konplexuak pazientziaz lantzeko gaitasuna. Ikasteak denbora eta ahalegina eskatzen ditu, eta biak gero eta urriagoak dira.

Honen aurrean, irakurzaletasuna, hausnarketa kritikoa eta ahaleginaren kultura sustatu behar ditugu. Gurasoek ere pantailen erabilerari mugak jarri eta irakurketa bultzatu behar dugu etxean. Emaitzak hobetu nahi baditugu, denok norabide berean arraun egin beharko dugu. Bestela, ikasle batzuek bost segundo baino gehiago irauten duen bideo bat ikustean ere ausardia erakusten dutela pentsatzen amaituko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak