ZEIGHFM

Erabiltzailearen aurpegia Igor Arizmendiarrieta

Zetak, ETS, Izaro, Gatibu, Huntza, Fermin Muguruza...

Makrokontzertuak modan dauden garai honetan, horietako batera joan edo joango ez den euskal herritar bakarra naizela uste dut. Inoiz planteatu diot neure buruari talde bat edo beste ikustera joatea, online bidezko erosketa-saskian talderen baten sarrerak ere izan nituen erosgai, baina azken momentuan, hobeto pentsatuta, atzera egin nuen. Eta ez daukat damurik, ez horixe.

COVID garaian izan genituen formatu txikietako kontzertuetatik beste muturrera pasa gara, oso azkar. Musikari bati entzun nion formatu makroerraldoi horiek ez ote dieten formatu txiki-ertaineko kontzertu-aretoei kalterik egingo. Kontzertu handien zale asko zeudela urtean zehar egiten ziren kontzertu ertain-txikietara joaten ez zirenak. Moda kontua zela zioen, eta egoera lehengo bidera bueltatuko zen esperantza zuen. 

Paraleloki, hor ditugu haurren kontsumo joaera berriak. Litxarreriak erostera orain saltoki handietara joaten dira, txikien kalterako. Hori ere moda kontua ote?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak