DANA delakoa

Erabiltzailearen aurpegia Igor Arizmendiarrieta 2024ko aza. 10a, 00:00

Itzelak egin ditu DANA delakoak mediterraneo aldean.

Naturak izugarrizko indar erakustaldia egin du berriz. Ama lurra zauritzen ari gara, eta hark guri, odolkiak ordainetan.

Gure buruzagiek nahiago dute indar DANAk, klima aldaketan baino gehiago, beste istorio batzuetan xahutu. Mundu DANA dago aldrebes. 

DANA aldatzen dela dio Ines Osinagak bere kantuan: Klima aldatzen da aroz eta artaldeak zelaiz. Eta artaldeak bezala migratzen hasi dira turistak hegoaldeko beroetatik kantauriar kostaldeetara. 

Baina badira klima aldaketagatik beste lurralde batzuetara beharragatik migratu behar dutenak. Gehienak hirugarren munduko nekazari eta abeltzainak, beraien ekosistemetan gertatu diren aldaketak eraginda. Ingurumen-migrazioak aurrekaririk gabeko proportzioak lortzen ari dira, eta, horren ondorioz, jende anDANA behartuta desplazatzen ari da munduan. 

2022an, 33 milioi pertsonak desplazatu behar izan zuten eta azken hamar urteetako batez bestekoa %41 hazi zen. 

DANA dela, konponbide zaila ikusten diot.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak