Ekainaren 9an, berriz, Europako hauteskundeak. Lastima bi aldiz egin beharra, egun berean biak egin daitezke eta. Denon poltsikotik ordaintzen denez, arazorik ez.
Agian, gastu horri aurre egiteko nahi diete eskua sartu bigarren eskuko gauzak saltzen dituzten webguneetako eta aplikazioetako salmentei. Egon daitezkeen transakzioetan Ogasunak etekina atera nahi du. Lehenago kobratutako produktuen BEZa berriz kobratu nahi digute.
Bide beretik, argiaren fakturan BEZa aldakorra izango dela irakurri dut. Elektrizitate produkzioa handia denean, irabaziak ziurtatzeko BEZa igoko dute %21era, gure kalterako. Produkzio txikiagoa denean, aldiz, BEZa jaitsi. Eta horrela, hilero, komeni zaienaren arabera.
Agian, ez lukete horrelako erabakirik hartuko hauteskunde bateratuak egingo balituzte, argiaren BEZa jaitsiko balute edo hainbat gobernutan dauden iruzur kasuak argituko balituzte. Baina, ia beti bezala, herria galtzen eta ordaintzen.