"Zenbat kutsatu dudan!", esan dut nire kolkorako. Konpentsatu egin beharko dut hanka-sartzea. Besterik ez bada, igogailua ez dut erabiliko egun batzuetan, telebista ez dut alferrik piztuko, mugikorra ez dut etengabe kargatzen utziko, leihoak kale argia sartzeko irekita mantenduko ditut eta abar.
Kutsatzeaz eta Lurraren berotzea bideratzeaz aritu behar zuten klimaren gaineko Glasgowko COP26ko lehen osoko bilkuran. Hauek lortu ez zutena Ukrainako gatazkak lortu du, tamalez. Hainbat herrialde, energia-iturri eskasiaren aurrean, hasi dira beraien interes ekonomikoengatik energia aurrezten. Eta honek, zeharka bada ere, Lur planetaren kutsadura gutxitzea ekarriko du hainbestean. Baina hauen zain bagaude, gaizki; egin ditzagun keinu txikiak gure egunerokoan. Keinu txikiekin dirua aurrezteaz gain, naturari ere mesede egingo diote gure milioika aletxok.