Hori kutxazainean, mesedez

Erabiltzailearen aurpegia Igor Arizmendiarrieta 2022ko ots. 17a, 08:20

Pandemiak zerbaiterako balio izan badu, lehen lekuan bertan egiten genituen zenbait gestio orain telematikoki egiteko izan da. Osakidetza, Gizarte Segurantza, Imserso eta banketxeak izan dira ustez bezeroendako baina, azken finean, zerbitzuak beraien interesetara gehiago moldatu dituztenetako batzuk.

Denok ez ditugu neurri berean bereganatu aldaketa hauek, ordea. Hor dugu adinez nagusiagoak direnen kasua, zeinentzako aldaketa bat-batekoa eta, askotan, eramanezina izan den, laguntzarik izan ezean. Honek haserrea eta egonezina piztu du hauengan. Azken hauei helduz, zera entzun nion banketxean alboan nuen emakume edadetu bati: "Begira parlamentuko PPko diputatu hori, bizitza guztia ordenagailu eta trasteekin lanean, eta ez da izan gai Bai eta Ez botoien artean bereizteko. Ba, bera konfunditzen bada horrelako gauzekin... nolatan, ba, ez gara gu ere okertuko? Guk ere denuntzia jarriko diogu banketxeko zuzendariari, kutxazaina behar den bezala ez zebilela argudiatuz".

Arrazoi osoa, bai horixe!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak